Bilbao Basket
Miribillan
Bilbao Basket garaipenera itzuli da, Fuenlabradaren aurka (95-73)
Erredakzioa
Beltzezko gizonek bolada txarrari bukaera eman diote eta berriz irabazi du Endesa Ligan, Fuenlabradaren kontra, eta playoffetako postuetara.
Bilbao Basketek Fuenlabradari irabazi dio Miribillan (95-73), eta lau porrotetako bolada txarrari bukaera eman dio, garaipenera itzuliz, berriz playoffetako postuetara begiratzeko.
Rafa Pueyok zuzendutako taldea nagusi izan da, baina Fuenlabrada hasi da lehenengo zatian irabazten, eta aukerak gorde ditu partidan. Kanpoko taldean, Andy Panko izan da Bilbao Basketi zailatasun gehien jarri dizkiona (29 punturekin eta 29ko notarekin), gainontzeko jokalariak ia desagertuta egon direlako.
Bilbao Basketen, ordea, jokalari gehiagok hartu du parte: Damir Markota (9,8 eta 28) eta Antanas Kavaliauskas (16), eta ohikoak: German Gabriel (17, 6 eta 20), Alex Mumbru (13, 8 asistentzia eta 19), Raul Lopez (7 asistentzia eta 16) eta Dairis Bertans (14).
Fuenlabrada atzean utzi du sailkapenean Bilbao Basketek, eta 12. jarri da. Zaleek taldearen izena oihukatu dute neurketa bukatzean, arazo ekonomikoak behingoz konpon daitezen eskatzeko.
FITXA TEKNIKOA
Bilbao Basket: Raul Lopez (5), Vrkic, Mumbru (13), Hervelle (6) eta Kavaliauskas (16) -hasierako boskotea-; Grimau (8), Bertans (14), Pilepic (7), Markota (9) eta Gabriel (17).
Fuenlabrada: Dani Perez (11), Paunic (19), Panko (29), Vega y Diagne (8) -hasierako boskotea-; Cabezas, Montañez (1) eta Feldeine, Arnold (3) eta Vargas (2).
Partzialak: 19-21, 28-15, 24-25, 24-12.