Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketek beste porrot mingarri bat jaso du (88-72)

Erredakzioa

CAI Zaragoza aise nagusitu da, Rafa Pueyoren gizonek norgehiagoka hasiera oso kaskarra egin baitute. Bizkaiko taldeak atzerapausoa eman du sailkapenean.

  • CAI-Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    CAI-Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Bilboko taldeak beste porrot bat jaso du etxetik kanpora (88-72). CAI Zaragoza jaun eta jabe izan da bere kantxan, eta Pueyoren gizonek egin dute hasiera oso kaskarra erabakigarria izan da.

Bilbao Basket oso gaizki aritu da erasoan, lehenengo laurdenean, eta CAI Zaragozaren aukera ederki aprobetxatu du 14-0ekoa partzial garrantzitsua eskuratzeko (14-2). Rafa Pueyoren gizonak ezinean aritu dira erasoan, eta aurreneko laurdena 17-4koarekin bukatu da.

Jose Luis Abosen gizonek agintzen jarraitu dute bigarren laurdenean (25-10), baina talde beltza suspertu egin da, eta bederatzi puntura hurbildu da (25-16). Defentsan akats garrantzitsuak egin ditu Bilbao Basketek, eta CAIk ez du erasoan barkatu (30-20). Hala ere, Bizkaiko taldea 37-31koarekin joan da atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean Aragoiko taldeak gogor sakatu du erasoan, eta Pueyoren gizonek asmatu ezinik jarraitu dute (44-35). Talde beltzak defensa sendotu egin du, baina CAI Zaragozak erritmo biziarekin jokatzen jarraitu du (63-52).

German Gabrielek 65-59koa jarri du markagailuan, azkeneko laurdenean, eta Raul Lopezek 65-61koa jarri du saskiratze ikusgarri batekin. Hala ere, Rudezek erakustaldia eman du erasoan, eta CAIk aise handitu du markagailuko aldea (73-63). Azkenean, garaipena Abosen gizonentzat izan da (88-72).

Fitxa teknikoa:

88 - CAI Zaragoza (17+20+26+25): Llompart (16), Stefansson (5), Rudez (18), Sanikidze (8), Shermadini (14) -hasierako bostekoa- Jones (4), Roll (15), Pere Tomas (-), Tabu (8) eta Fontet (-).

72 - Bilbao Basket (4+27+21+20): Raul Lopez (8), Pilepic (-), Mumbru (11), Hervelle (6), Kavaliauskas (4) -hasierako bostekoa- Bertans (2), German Gabriel (19), Markota (14), Vrkic (-) eta Roger Grimau (8).