Itxi

Bilbao Basket

Arazo ekonomikoak

Bilbao Basketeko jokalariek taldea utz dezakete gaurtik aurrera

Erredakzioa

Klubaren arazo ekonomikoak ez dira konpondu eta Gorka Arrindak urtarrilaren 20a jarri zuen egoera konpontzeko epetzat. Momentuz, jokalari guztiak mantentzen dite talde bizkaitarrak.

  • Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Bilbao Basketeko jokalariek talde bizkaitarra utz dezakete gaurtik (urtarrilaren 20a) aurrera. Klubak arazo ekonomikoak ditu, eta Gorka Arrindak egoerari konponbidea aurkitzeko jarri zuen epea urtarrilaren 20a izan zen.

Momentuz, Bilbao Basketek jokalari guztiak mantentzen ditu taldean, baina arazo ekonomikoentzat Gorka Arrinda presidenteak ez du oraindik konponbiderik lortu. Klubean inbertitu nahi duten enpresak omen daude, baina oraindik ez da ezer konkretatu.

Raul Lopezek Laboral Kutxaren eskaintza bat izan du, eta Bartzelonak eta Valentziak Alex Mumbru fitxatzeko interesa agertu dute. Axel Hervellek Rio Natura Monbus taldearen eskaintza du, eta Dairis Bertransek Belgradoko Partizanen eskaintza duela iragarri zuen sare sozialetan.

Egoera honetan, Bilbao Basket asteazkenean jokatuko duen Eurokopako 'Last 32'ko partida prestatzen hasi da.