Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu du Miribillan (93-90)

Erredakzioa

Rafa Pueyoren gizonek Iberostar Tenerife talde borrokalaria gainditu dute Bilbao Arenan, eta sailkapenean beste aurrerapauso bat eman dute.

0:56

Talde beltzak garaipen garrantzitsua lortu du Iberostar Teneriferen kontra, Miribillako kantxan (93-90). Bilboko taldea nagusi izan da ia partida osoan zehar, baina Kanarietako taldea  gogor borrokatu da azkenengo minutura arte.

Bilbao Basket nagusi izan da lehenengo laurdenean, eta Dairis Bertansek erakustaldia eman du erasoan. Hala ere, Iberostar Tenerife partida sartuta mantendu da, eta Sekulicek puntu garrantzitsuak lortu ditu. Pueyoren gizonak 24-16 aurreratu dira, baina Kanarietako taldea 26-21 hurbildu da.

Bigarren laurdenean Richottik n28-26koa jarri du markagailuan, baina Pilepicek hiruko oso garrantzitsua eskuratu du (31-26). Kroaziako jaurtitzaileak erakustaldia eman du hiruko marratik, eta Bizkaiko taldeak 6 puntuko aldea lortu du, atsedenaldian (50-44).

Blagota Sekulic pibotak neurketa berdindu egin du, hirugarren laurdenean (52-52), baina Bilboko taldeak erantzun bikaina eman du, Raul Lopezen gidaritzapean. Viceko jokalariak oso ondo gidatu du Bilbao Basketen erasoa (73-67), eta Pueyoren gizonak markagailuan goitik mantendu dira (75-70).

Talde horiak 80-78koa jarri du azkeneko laurdenean, baina Bizkaiko taldeak erantzun bikaina eman du Miribillako kantxan (84-78). Blancok 86-86koa jarri du markagailuan, partidako azkeneko minutuan, baina Raul Lopezek hiruko ikusgarri bat eskuratu du (89-86). Sikmak 89-88koa jarri du, baina talde beltzak jaurtiketra libreetan asmatu du (93-90), eta garaipena eskuratu du.

- Fitxa teknikoa:

93 - Bilbao Basket (26+24+25+18): Raul Lopez (17), Bertans (16), Mumbru (13), Hervelle (8) eta Gabriel (11) -hasierako bostekoa; Grimau (6), Pilepic (9), Vrkic (1), Markota (10) eta Kavaliauskas (2).

90 - Iberostar Tenerife (21+23+26+20): Uriz (6), Blanco (14), Rost (12), Sikma (7) eta Sekulic (19) -hasierako bostekoa-; Bivia (5), Richotti (20), Gutierrez (2), Chagoyen (5) eta Fajardo.

Partzialak: 26-21, 50-44; 75-70 eta 93-90 (bukaera).