Itxi

Bilbao Basket

Diru-arazoak

Hervelle: 'Bi astetan konponbiderik ez bada, joateko baimena dugu'

L.E. | eitb.com

"Egoerarekin nekatuta gaude", azpimarratu du jokalariak. "Hemen egon eta disfrutatu nahi dugu; orain arte, egoerari eutsi diogu, zaleengatik batez ere, baina ezin dugu horrela jarraitu".

1:10

Axel Hervelle Bilbao Basketeko jokalariak adierazi duenez, klubeko zuzendaritzaren baimena dute taldetik joateko, bi asteko epean babesle bat aurkitu eta arazo ekonomikoak konpontzen ez badira.

"Egoerarekin nekatuta gaude", azpimarratu du jokalariak. "Hemen egon eta disfrutatu nahi dugu; baina hori posiblea ez bada, beste bide bat aurkitu behar dugu".

Hervelleren arabera, orain arte jokalariek egoerari eutsi diote, "zaleengatik batez ere, beraiekin harreman oso ona dugulako".

"Talde honek jokalari oso onak ditu, eta ez dute arazorik izango beste nonbaitera joateko", gaineratu du.