Itxi

Bilbao Basket

Ez du maila eman

Jackie Carmichaelek Bilbao Basket utziko du

Erredakzioa

Taldea eta jokalaria ados jarri dira kontratua bertan behera uzteko.

  • Jackie Carmichael

    Jackie Carmichael, Kanaria Handiaren kontrako partidan. Argazkia: EFE

Jackie Carmichael jokalari estatubatuarrak agur esango dio Bilbao Basketi.

Talde bizkaitarra eta jokalaria ados jarri dira kontratua bertan behera uzteko, pibotak ez duelako guztiek espero zuten maila eman. Illinoiseko Unibertsitatetik etorritako jokalariak hamar partida jokatu ditu, sei Endesa Ligan eta lau Eurokopan, eta nahiko errendimendua eskasa eman du.

Gainera, Damir Markota fitxatu ondoren, ez dute pibot posturako horren beharrik.