Itxi

Bilbao Basket

Miribillan

Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua eskuratu du (72-55)

Erredakzioa

Talde beltzak aise gainditu du Txus Vidorretak zuzentzen duen Estudiantes, eta arnasa hartu du Ligan. Jokalariek Eurokopako partidarako konfiantza hartu dute.

  • Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Estudiantes ahul baten kontra (72-55). Bizkaiko taldea jaun eta jabe izan da kantxan, eta Vidorretaren taldea ezinean aritu da. Talde beltzak Eurokopako hil ala biziko neurketarako konfiantza hartu du.

Rafa Pueyoren gizonak nagusi izan dira aurreneko laurdenean, erasoan erritmo biziarekin jokatu baitute, Mumbruren gidaritzapean (14-7). Hala ere, Estudiantesek gora egin du, eta Madrilgo taldeak 14-12koa jarri du markagailuan, Nogueiraren birrintze eder bati esker. Bertansek 17-12koa jarri du, lehenengo laurdeneko azkenengo segundoan.

Bigarren laurdenean Bilbao Basketek 10 puntuko aldea lortu du, Damir Markotaren hiruko bati esker (23-13), baina Vidorretaren gizonek erantzun ederra eman dute , eta Ivanoven saskiratzearkein 23-17 hurbildu dira. Bizkaiko taldeak 12 puntuko aldea lortu du, Pilepicen hiruko bati esker (29-17), baina atsedenaldira 8 puntuko aldearekin joan da (36-28).

Atsedenaldiaren ostean Estudiantes lau puntura jarri da, Rabasedaren saskiratze bati esker (41-37), baina Bilbao Basket, berriz ere, suspertu egin da, eta Raul Lopezek eta Pilepicek 46-37koa jarri dute markagailuan. Pueyoren gizonek defensa sendotu egin dute, eta hirugarren laurdenahamar puntuko abantailarekin bukatu dute (52-42).

Pilepicek saskiratze garrantzitsuak lortu ditu azkenengo laurdenean, eta kroaziarrak 57-42koa jarri du markagailuan. Bizkaiko taldeak aise agindu du kantxan, eta Tuenti Movil Estudiantesek ezin izan du emaitza irauli (61-45). Azkenean, Bilbao Basketek denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Endesa Ligan (72-55).