Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa (91-93)

Bilbao Basketek kale egin du Dinamo Sassariren aurka

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak 91-93 galdu du Bilbao Arenan. Partida parekatua izan da, eta luzapenean erbaki da. Italiarrek 91-93ko emaitzaren irabazi dute norgehiagoka.

0:46

Bilbao Basketek 91-93 galdu du Dinamo Sassariren aurka Bilbao Arenan. Talde bizkaitarrak bideratuta zuen 'Top 32'rako sailkapena, baina porrot honekin zaildu egin zaio hurrengo faserako txartela lortzea.

Rafa Pueyok zuzentzen duen taldeak ondo eki dio partidari, 9-0eko partzialarekin. Dinamo Sassariri, ordea, kosta egin zaio partidan sartzea, baina pixkanaka aldeak murriztea lortu du. Italiarrak 9-0 eta 11-5 galtzen ibili dira, baina hobeto jokatzen hasi eta puntu bakarrera jarri dira (14-15). Dena den, lehen laurdena etxeko taldearen aldeko emaitzarekin bukatu da (18-14).

Bigarren laurdenean, norgehiagoka asko parekatu da. Hasieran Bilbao Basketek abantaila polita lortu du (30-22), baina Dinamo Sassarik ez du etsi, eta berriro desabantaila murriztu du (31-29). Lehia gogortu egin da atsedenaldira iristeko hiru minutu falta izan direnean, eta Bilbao Basket puntu bakarreko aldearekin iritsi da atsedenaldira (38-37).

Talde italiarra izan da hirugarren laurdenari hasiera bikaina eman diona. Dinamo Sassarik indartsu ekin dio laurdenari, eta hamar puntuko abantaila lortu du (43-53). Bilbao Basketek ez du maila ona eman atsedenalditik itzuli ostean, baina garaiz erantzuten jakin du, eta 11-0eko partzialarekin aurrea hartu du markagailuan (54-53). Hirugarren laurdenaren amaiera oso parekatua izan da, eta honen irudi argia laurdenaren amaieran eman den emaitza izan da, 60-60.

Azken laurdena ere ez da makala izan. Bi taldeetako bat ere ez da abantaila handirik lortzeko gai izan, eta laugarren laurdena berdinduta bukatu da (80-80). Ondorioz, partida luzapenean erabaki behar izan da. Bilbao Basketek eta Dinamo Sassarik lehia estua eskaini dute, eta azkenean, italiarrek lortu dute garaipena (91-93).

Fitxa teknikoa:

91 - Bilbao Basket (18+20+22+20+11): Raul Lopez (8), Pilepic (12), Mumbrú (11), Hervelle (8) eta Gabriel (20) -hasierako bostekoa-; Bertans (7), Grimau (4), Vrkic (5), Markota (8) eta Kavaliuskas (8).

93 - Dinamo Sassari (14+23+23+20+13): Marques Green (10), Drake Diener (14), Omar Thomas (21), Caleb Greeen (20) eta Linton Johnson (10) -hasierako bostekoa-; Travis Diener (5), Devecchi, Sacchetti (8), Vanuzzo (5) eta Juan Fernandez.

Partzialak: 18-14, 38-37 (atsedenaldia); 60-60, 80-80 (luzapena) eta 91-93 (amaiera).

Epailea: Luis Lopes (POR), Olegs Latisevs (LET) eta Marek Cmikiewicz (POL).