Itxi

Bilbao Basket

Miribilla

Bilbao Basketek seigarren porrota jaso du, Unicajaren kontra (68-75)

Erredakzioa

Rafa Pueyoren gizonek ondo hasi dute norgehiagoka, baina atsedenaldian ostean nekea nabaritu dute, eta Malagako taldeak markagailua irauli du.

0:40

Bilboko taldeak galdu egin du Unicajaren kontra (68-75), Miribillan. Talde beltzak denboraldiko seigarren porrota jaso du, Endesa Ligan, eta sailkapeneko azkenengo postutik irten ezinik jarraitzen du. Pueyoren gizonak nagusi izan dira, lehenenego zatian, baina Joan Plazaren taldeak markagailua irauli egin du, azkenengo laurdenean.

Partida lehenengo laurdenetik orekatuta egon da, Miribillan. Bilbao Basketek eta Unicajak ezin izan dute neurketaren kontrola hartu, baina erasoan ondo asmatu dute bi taldeek (12-12). Hiruko jaurtiketak ondo asmatu dituzte, eta lehenengo laurdena 21-21ekoarekin bukatu da.

Bigarren laurdenean defentsak indartu egin dituzte, eta lehia gogortu egin da. German Gabrielek puntu oso garrantzitsuak eskuratu ditu, eta Raul Lopezek ederki gidatu du taldea, erasoan (37-29). Atsedenaldian, Rafa Pueyoren gizonak nagusi izan dira Bilbao Arenan (42-35).

Joan Plazaren gizonek intetsitate gehiagorekin jokatu dute, atsedenaldiaren ostean, eta Malagako taldea puntu bakarrera hurbildu da markagailuan (49-48). Kavaliauskasek Bizkaiko taldearen erasoan ondo gidatu du, eta hirugarren laurdena 56-53koarekin bukatu da, Pilepicen hirukoari esker.

Azkenengo laurdeneko aurreneko minutuetan Zoran Dragicek markagailua irauli du (56-57), eta Bilbao Basket erasoan asmatu ezinik ibili da. Toolsonek puntu garrantzitsuak lortu ditu, eta Unicajak bost puntuko aldea ondo mantendu du (60-65). Bizkaiko taldeak ezin izan du hirukoekin asmatu, eta denboraldiko seigarren porrota jaso du (68-75).

- Fitxa teknikoa:

68 - Bilbao Basket (21+21+14+12): Raul Lopez (8), Bertans (11), Mumbru (10), Hervelle eta Carmichael (4) -hasierako bostekoa-; Grimau, Pilepic (3), Vrkic (4), Gabriel (14), Kavaliuskas (14) eta Samb.

75 - Unicaja (21+14+18+22): Calloway (6), Toolson (16), Suarez (5), Caner-Medley (5) eta Hettsheimeir (13) -hasierako bostekoa-; Granger (9), Dragic (13), Kuzminskas, Sabonis (2), Vazquez (2) eta Stimac (4).

Partzialak: 21-21, 42-35 (atsedenaldia); 56-53 eta 68-75 (bukaera).