Itxi

Bilbao Basket

Derbia

Gipuzkoa Basketek putzuan sartu du Bilbao Basket (83-71)

Erredakzioa

Sito Alonsoren gizonek merezitako garaipena lortu dute Ilunben, eta Bilboko taldeak Endesa Ligan garaipenik lortu gabe jarraitzen du.

1:10

Gipuzkoako taldeak irabazi du Bilbao Basketen aurkako euskal derbia (83-71). GBC nagusi izan da kantxan, lehenengo laurdenetik hasita, eta Pueyoren gizonak ezinean aritu dira, berriz ere. Bilboko taldeak Endesa Ligako azkenengo postuan jarraitzen du, ez baitu garaipenik ezagutzen.

Bilbao Basket nagusi izan da aurreneko minutuetan (6-10), baina Netok norgehiagoka berdindu du (10-10). Sito Alonsoren gizonek partidaren agintea hartu dute, eta Javi Salgadok hiruko ikusgarria lortu du markagailuan 19-15ekoa jartzeko. Bertansek Bizkaiko taldearen erasoa gidatu du, baina GBCk 26-21 markagailuan goitik bukatu du lehenengo laurdena.

Bigarren laurdenean Gipuzkoa Basketek kantxan sakatu du, eta etxekoek hamar puntuko aldea dute (32-25). Bilbao Basketek akats ugari egin ditu erasoan, eta Sito Alonsoren taldeak aise agindu du taula azpian Hanleyen eta Doblasen lanari esker. Winchesterrek 41-30ekoa jarri du, eta Rafa Pueyoren gizonek eizn izan dute erantzunik eman (50-34).

Atsedenaldiaren ostean, Raul Lopez Bilbao Basketen susperraldia gidatzen saiatu da, vaina GBCk erantzun bikaina eman du Robinsonen eskutik (64-49). Grimauk puntu garrantzitsuak eskuratu ditu Bizkaiko taldesrentzat, baina etxeko taldeak markagailuan agintzen jarraitu du, sendo (65-54).

Rafa Pueyoren gizonek gogor sakatu dute azkenengo laurdenean, eta bost puntura hurbildu dira (68-63). Bi taldeak erasoan gaizki aritu dira, baina Bilbao Basketeko beteranoek neurketa lasaitu egin dute, eta Bizkaiko taldea lau puntura jarri da (72-68). Hala ere, Ramsdellek hiruko ikusgarria eskuratu du (75-68), eta talde beltzak ezin izan du emaitza irauli. Azkenengo emaitza 83-71koa izan da.

Fitxa teknikoa:

83.- Gipuzkoa Basket (26+24+15+18): Neto (13), Winchester (8), Robinson (18), Ramsdell (11), Doblas (12)-hasierako bostekoa- Hunley (10), Salgado (8), Motos, Olaizola, Cortaberria (3) eta Huskic.

71.- Bilbao Basket (21+13+20+17): Raul Lopez (15), Hervelle (8), Mumbru (11), Grimau (9), Kavaliuskas (7)-hasierako bostekoa- Bertrans (17), Gabriel (4), Sanchez, Vrkic (0), Carmichael (0), Samb (0).