Itxi

Bilbao Basket

92-75

Bilbao Basketek ez du garaipena ezagutzen Endesa Ligan

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak 92-75 galdu du Real Madril liderraren aurka, eta laugarren porrota jarraian jaso du.

  • Real Madril-Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Real Madrilek 92-75 irabazi dio Bilbao Basketi. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek laugarren porrota jarraian jaso du Endesa Ligan. Talde bizkaitarrak 92-75 galdu du Real Madril liderraren aurka, eta bolada txarrean jarraitzen du.

Partidari 7-0eko partzialarekin ekin dio Real Madrilek, eta Bilbao Basketi kosta egin zaio erritmoa hartzea. Rafa Pueyok zuzentzen duen taldeak erreakzio txiki bat izan du, baina Real Madrilek abantaila handia izan du (17-5). Lehen laurdenaren azken txanpan bere jokoa hobetu du talde bizkaitarrak eta aldeak murriztea lortu du (23-18).

Bigarren laurdena ondo hasi du Bilbao Basketek eta bi puntura jarri da (23-21), baina Llull ez da txantxetarako egon, eta bere joko bizi eta saskiratzeekin abantaila handitzea lortu du (34-25). Talde bizkaitarra saiatu da atsedenaldira iritsi baino lehen desabantaila murrizten, baina ez du helburua lortu (49-37).

Hirugarren laurdenari ere hasiera ona eman dio Bilbao Basketek (49-41), baina berriro Llullen erreakzioa etorri da, eta Rafa Pueyok zuzentzen duen taldeak ezin izan du desabantaila murriztu. Hirugarren laurdena, Real Madrilen aldeko 65-53ko emaitzarekin bukatu da.

Azken laurdenean aldea kudeatzen jakin du Real Madrilek, eta azken bost minutuetan erritmo bizitu du partida erabat erabakita uzteko. Bilbao Basketek ez du Real Madrilen joko bizia gelditzen jakin, eta Madrileko taldeak 17 puntuko aldearekin irabazi du partida (92-75).

Fitxa teknikoa:

92 - Real Madril (23+26+16+27): Draper (3), Diez (7), Mirotic (8), Llull (12) y Bourousis (13) -hasierako bostekoa-, Reyes (10), Rodríguez (17), Carroll (11), Darden (7), Slaughter (2) eta Mejri (2).

75 - Bilbao Basket (18+19+16+22): Pipelic (6), Mumbru (15), Hervelle (5), Kavaliauskas (8) eta Lopez (6) hasierako bostekoa-, Bertans (22), Gabriel (6), Carmichael, Samb, Vrkic eta Grimau (7).

Eàileak: M.A. Perez Perez, Vicente Bulto eta J. Oyon.