Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Hirugarren porrota jarraian ligan, Bilbao Basketentzat

Erredakzioa

Rafa Pueyoren mutilak atzetik izan dira denbora guztian eta azkenean galtzaile atera dira 72 eta 83 Kanaria Handia taldearen aurka.

0:43

Hirugarren porrota jarraian jaso du Bilbao Basketek Endesa Ligan. Hiru jardunaldi jokatu dira, eta hiruretan galtzaile atera dira beltzezko gizonak.

Kanaria Handiak partida ona egin du; azpimarratzekoa, Nacho Martinek emandako erakustaldia, 27 puntu eta 37ko balorazioa izan du jokalariak, bere taldeak bizkaitarren aurka 72 eta 83 lortutako garaipenean.

Rafa Pueyoren gizonen artean, berriz, German Gabriel izan da onena, 23 puntu egin ditu (horietatik 21 bigarren zatian) eta 20ko balorazioa izan du.

Etxeko taldeak agerian utzi ditu, berriro ere, etxeko partidetan dituen arazoak. Joko ona egiten du, tarteka, eta horri esker, azken laurdenean partidari buelta eman behar ziotela ematen zuen (72-76), baina bat-batean behera egin dute eta kanpotarrak 46-64 aldendu dira 0 eta 13ko partzialari esker.

Hala ere, bilbotarrek ez dute amore eman, nahiz eta markagailuan 18 puntuko aldea egon. Ametsa zirudiena gauzatzear izan dira, bukaerarako minutu eta 19 segundoren faltan 72 eta 76 hurbildu baitira. Baina Oliverrek eta Nacho Martinek egindako saskiratzeek itxaropen guztiak uxatu dituzte.

Azkenean, 72 eta 83, hirugarren garaipena jarraian Bilbao Basketentzat.