Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketek kale egin du CAI Zaragozaren aurka (77-86)

Leire Etxazarra | eitb.com

Rafa Pueyoren gizonek huts ugari egin dituzte defentsan eta partida osoan atzetik izan dira markagailuan. Zaragozarrek historiako lehen garaipena lortu dute Bilbon.

0:33

Baja ugari eta garrantzitsuak zituen Bilbao Basketek CAI Zaragozaren aurkako partidarako eta baja horiek oztopo handiegia izna dira Rafa Pueyoren taldearentzat. Bilbotarren galdu egin dute Miribillan, aragoarren kontra, 77 eta 86, batez ere defentsan egindako hutsek bultzatuta.

Lehen laurdenean, CAI aurretik jarri da markagailuan eta etxekoek baino itxura hobeagoa eman du. Bilbotarrek, aldiz, arazoak izan dituzte erritmoa hartu eta partidan sartzeko. Lehen 10 minutuen ondoren, kanpotarrak 23 eta 27 aurreratu dira.

Bigarren laurdenean, gauzek bide beretik jarraitu dute. Zaragozakoak jaun eta jabe izan dira, erraz sartu dira taulapera, eta atsedenaldirako 50 puntu egin dizkiote talde bizkaitarrari. Puntu gehiegi jaso dituzte lehen zatian.

Atsedenaldiaren ostean etxekoen erreakzioa iritsi da. Behar-beharrezkoa zuten, partida goizegi galdutzat ez emateko. Mumbruk norgehiagoka zoragarria egin du, nahiz eta hasiera batean jokatuko ez zuela eman; izan ere, jokalari kataluniarra min hartuta dago. Erreakzioaren ondorioz, beltzezko gizonak 64 eta 68 hurbildu dira hirugarren laurdenaren amaierarako.

Nahi eta ezin

Azken laurdenean bilbotarrek markagailua iraultzea espero zuten Miribillako zaleek, baina itxaropen hori ezer ezean geratu da lehen minutuetan. CAIak aldea zabaldu du markagailuan berriro, Michael Roll buru zuela, eta 68 eta 78 aldendu dira, Raf pueyoren taldeak momentu garrantzitsuenetan egindako hutsei esker.

Etxekoek 72 80 hurbiltzea lortu dute amaierarako bi munuturen faltan, baina Rollek hirukoa sartu eta partida irabazteko aukera guztiek alde egin dute. Azkenean, beraz, 77 eta 86, merezitako poroota jaso du Bilbao Basketek.