Itxi

Bilbao Basket

Lesionatuta

Dairis Bertansek zuntz-haustura du ezker izterrean

Erredakzioa

Bilbao Basketeko jokalaria bi aste kantxetatik at egongo da Philadephia 76ers taldearen aurkako partidan lesionatu ondoren.

  • Bertans, Real Madrilen kontra. Argazkia: EFE

    Bertans, Real Madrilen kontra. Argazkia: EFE

Dairis Bertans Bilbao Basketeko jokalaria bi aste baja izango da, ezker izterreko giharrean zuntz-haustura duela baieztatu ondoren. Letoniako jokalariak min hartu zuen Philadelphia 76ers taldearen kontrako neurketan, eta Bilbao Basketeko medikuek lesioa konfirmatu egin dute.

Bertansek Endesa Ligako aurreneko norgehiagoka galduko du, CAI Zaragozaren aurka, eta Fuenlabradaren kontrako norgehiagoka jokatzeko lesioaren bilakaeraren zain egon beharko da.

Letoniarra Bizkaiko taldeko jokalari onena izan zen Philadelphiaren aurkako lagunartekoan, 19 puntu eskuratu baitzituen.