Itxi

Bilbao Basket

Zornotzan

Partidari buelta eman dio Bilbao Basketek CB Canariasen aurka 87-82

Erredakzioa

Aurreneko zatian bisitariak izan dira nagusi, baina atsedenaldiaren ostean, eta Grimauren lidergopean, partidaren jabetza bereganatu du Bilbao Basketek eta garaipena eskuratu du.

  • Roger Grimau. Argazkia: EiTB

    Roger Grimau. Argazkia: EiTB

Bilbao Basketek CB Canarias gainditu du (87-82) Zornotzan jokatutako lagunarteko partidan. Neurketako bigarren zatian eman dio Rafa Pueyoren taldeak buelta markagailuari.

Aurreneko zatian bisitariak izan dira nagusi, baina atsedenaldiaren ostean, eta Roger Grimauren lidergopean, partidaren jabetza bereganatu du Bilbao Basketek eta garaipena eskuratu du.

Fitxa teknikoa:

87.- Bilbao Basket (24+23+24+16): Raul Lopez (12), Bertans (14), Mumbrú (4), Hervelle (5), Carmichael (2) -hasierako bostekoa- Pilepic (2), Gabriel (14), Grimau (15), Kavaliauskas (12), Sam (2) eta Vrkic (5).

82.- CB Canarias (30+22+12+18): Rost (9), Blanco (2), Bivia (2), Sikma (8), Gutierrez (11) -hasierako bostekoa- Richotti (11), Uriz (11), Sekulic (20), Heras (6) eta Chagoyen (2).

Partzialak: 24-30, 47-52 (atsedenaldia) 71-64 eta 87-82 (amaiera).