Bilbao Basket
Fitxajea
Jackie Carmichael, txapel-jartzaile iaioa
Erredakzioa
Udan Dallaseko Mavericks taldean aritu da eta txapelen marka lortu zuen, zazpi, partida bakar batean.
-
Jackie Carmichael, Illinoisekin. Argazkia: solobasket.com
Bilbao Basketek beste fitxaje baten berri eman du.
Jackie Carmichael estatubatuarrak urtebeteko kontratua sinatu du Bilboko taldearekin. 23 urte ditu, 2.05 metroko altuera eta pibota da.Txapel-jartzaile iaioa da, udan Dallaseko Mavericks taldean aritu da eta txapelen marka lortu zuen, zazpi partida batean.
Aurten NBAn jokatzeko aukerarik ez zuenez Europan jokatzea erabaki du. Talde bizkaitarrak behar zuen pibota fitxatu du.