Itxi

Bilbao Basket

Denboraldiaurrea

Bilbao Basket abuztuaren 26an itzuliko da lanera

Erredakzioa

Rafa Pueyok zuzendutako taldeak abuztuaren 26an hasiko du denboraldiaurrea, eta Superkopa  eta Philadelphiaren kontrako partidaren aurretik sei lagunarteko jokatuko ditu.

  • Axel Hervelle eta Felipe Reyes. Argazkia: EFE

    Axel Hervelle eta Felipe Reyes. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek abuztuaren 26an hasiko du denboraldiaurrea, eta Superkopa Endesa eta Philadelphia 76ers taldearen aurka (urriaren 4-6 asteburuan) jokatu aurretik sei lagunarteko jokatuko ditu.

Jokatuko dituen sei lagunartekoetatik aurkari bakarra soilik konfirmartu du Bizkaiko taldeak, irailaren 19an, lElan Béarnais Pau-Lacq-Rotes taldearen kontra.

Pueyoren mutilek egonaldia egingo dute irailaren 9tik 15era Avilan, eta CUM Carlos Sastre kantxan bi lagunarteko jokatuko dituzte.

Denboraldiaurreko lehenengo egunetan Alex Mumbru eta German Gabriel (Espainia), Axel Hervelle (Belgika) eta Dairis Bertans (Letonia) euren selekzioekin egongo dira Esloveniako Eurobasketean. Jokalari hauek taldera beranduago batuko dira.