Bilbao Basket
Akordioa
Rakovicek ez du Bilbao Basketen jarraituko
Erredakzioa
Lamont Hamilton (Laboral Kutxa), Nikos Zisis (Unics Kazan), Adrien Moerman (Limoges) eta Kostas Vasileiadis jokalariek ere agur esango diote Bilboko abenturari.
-
Milovan Rakovicen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Milovan Rakovicek ez du Bilbao Basketen jarraituko, jokalariak eta klubak lortutako akordioaren arabera.
Aurreko udan iritsi zen serbiarra Bilbora, eta, guztira 46 partida jokatu ditu. Apiriletik aurrera, eta sorbaldako lesio baten ondorioz, taldetik "desagertu" egin zen.
Rakovic ez da taldea utziko duen jokalari bakarra. Lamont Hamilton (Laboral Kutxa), Nikos Zisis (Unics Kazan), Adrien Moerman (Limoges) eta Kostas Vasileiadis jokalariek ere agur esango diote Bilboko abenturari.
Une honetan hamaika jokalari ditu Rafa Pueyos zuzentzen duen taldea: Roger Grimau, Raul Lopez, Alex Mumbru, Mamadou Samb, Fran Pilepic, Axel Hervelle, Sergio Sánchez, Dairis Bertans, German Gabriel, Antanas Kavaliauskas eta Zoran Vrkic.