Bilbao Basket
Endesa Liga
Andreja Milutinovic, proba moduan Bilbao Basketen
Erredakzioa
22 urteko serbiarra proban moduan egongo da Bizkaiko taldean, astebete. Hegalekoa Serbiako izar gazteen artean sartu dute adituek.
-
Milutinovic. Argazkia: EiTB
Andreja Milutinovic Izar Gorria Belgrad taldeko jokalari gaztea (1,99 metro eta 22 urte) proba moduan egongo da astebete, Bilbao Basketen. Bizkaiko klubak jokalariarengan interesa duela baieztatu du, eta aste honetan behar diren probak egingo dituztela azaldu du. Probetan, Milutinovicen egoera fisikoa aztertuko dute, azkenengo denboraldian ez baitu norgehiagokarik jokatu lesioak direla eta.
Stanislav Pesicen aginduetara, 9.5 puntu, 3,6 errebote eta 1,2 asistentzia lortu zituen batazbeste, 2011-2012 denboraldiko Adriatikoko Ligan.