Itxi

Bilbao Basket

Katsikarisen ordezkoa

Rafa Pueyo, entrenatzaile berria

Erredakzioa

Gainera, Dairis Bertans jokalari fitxatu dutela jakinerazi du klubak.

  • Rafa Pueyo. Argazkia: Bilbao Basket

    Rafa Pueyo. Argazkia: Bilbao Basket

Orain arte Fotis Katsikarisen bigarren entrenatzaile izandako Rafa Pueyok hartuko du Bilbao Basket taldea eramateko eerantzukizuna.

Pueyo baikor agertu da prentsa aretoan, 'pozik nago eta nire burua gai ikusten dut erronka hau aurrera eramateko'. Orain arte Txus Vidorretarekin eta Fotis Katsikarisekin lan egin du, eta hurrengo denboraldia bera izango da entrenatzailea. 'Txusekin eta Fotisekin asko ikasi dut eta pozten naiz nigan jarri duten konfiantzaz', gehitu du Pueyok.

Horrez gain, Gorka Arrindak Dairis Bertans jokalari fitxatu dutela jakinerazi du. 23 urteko gaztea, 1.93ko altuera eta VEF Riga taldetik dator.