Itxi

Bilbao Basket

Agur

Katsikarisek ez du Uxue Bilbao Basketen jarraituko

Erredakzioa

Rafael Pueyo greziarraren laguntzailea izan liteke beltzezko gizonen hurrengo entrenatzailea.

1:54

Fotis Katsikarisek ez du Uxue Bilbao Basketen jarraituko, klubak jakinarazi duenez. Teknikari greziarrak 185 partida ofizial zuzendu ditu, eta aurten Eurokopako finalerako sailkatu du taldea. Aurrerantzean, Errusiako selekzioa entrenatuko du.

2009-2010 denboraldiko lehen itzulia bukatzean heldu zen Katsikaris Bilbora, Txus Vidorretaren ordez, eta gutxigatik ez zuen Uxuek playoffetarako txartela lortu.

Hurrengo denboraldian, bigarren postuan bukatu zuen liga Bilboko taldeak, eta urte horretan jaio zen "Miribilla efektua". 2011-2012 denboraldian irudi ona eskaini zuen Bilbao Basketek Euroligan.

Aurten, Eurokopako entrenatzaile onena izendatu dute Katsikaris. Beltzezko gizonek finalerako txartela eskuratu zuten, baina ezin izan zuten Lokomotiv gainditu.

Klubak ez du jakitera eman nor izango den Katsikarisen ordezkoa, baina Rafael Pueyo greziarraren laguntzailea izan liteke.