Itxi

Bilbao Basket

Kanporatuta

Katsikaris: 'Lan ikusgarria egin dugu'

Erredakzioa

Greziako teknikariak bere gizonek denboraldian egin duten lana goraipatu nahi izan du, final-laurdenetan Bartzelonaren aurka kanporatuta gelditu arren.

  • Fotis Katsikaris. Argazkia: EFE

    Fotis Katsikaris. Argazkia: EFE

Fotis Katsikaris Uxue Bilbao Basketeko entrenatzaileak bere jokalariak zoriondu nahi izan ditu, denboraldian lan "ikusgarria" egiteagatik. Bizkaiko taldea Endesa Ligako playoffetatik at gelditu da, Bartzelonaren kontrako hirugarren neurketa 79-70 galduta, baina greziarrak bere gizonek egindako lana goraipatu nahi izan du.

"Lan ikusgarria egin dugu aurten, irabazleak ditut, etsitzen ez direnak, denak oso lehiakorrak dira, eta ohorea izan da talde hau gidatzea. Bartzelona Regal zoriondu behar dut ere, eta playoffetan zortea opa diot", esan du Katsikarisek prentsaurrekoan.

Greziarrarentzat akats bakarra egin du taldeak hirugarren neurketan. "Lehenengo partidan defentsan gaizki aritu ginen, nortasunik gabe, eta Bartzelonarentzat erraza izna zen. Bilbon topera irten ginen, taula azpian gogor jokatzera, eta burua hotz mantendu genuen. Gidoia ia perfektua izan da Lorbekek hiruko ikusgarri hori lortu arte. Zortzi puntu aurretik egon gara, baina Barçak dena irauli du", adierazi du Fotis Katsikarisek.