Bilbao Basket
2-1
Partida bikaina egin du Uxuek, baina ezin izan du aurrera egin (79-70)
Erredakzioa
Fotis Katsikarisen taldeak joko ederra eskaini du Palaun, baina etxekoek azken hamar minutuetan erabaki dute norgehiagoka.
-
Regal Bartzelona-Uxue Bilbao Basket. Argazkia: EFE
Uxue Bilbao Basket titulurako playoffetik kanpo geratu da Regal Bartzelonaren aurkako final-laurdenetako hirugarren partidan porrota jasota (79-70). Partida bikaina jokatu dute bilbotarrek, baina azken laurdenean etxeko taldea nagusitu da.
Meritu handiko lehen laurdena jokatu dute Fotis Katsikarisen gizonek, pazientziaz eta irakurketa onak eginez (22-17). Uxuek ez du bere burua kanporaketako biktimatzat hartu, eta bigarren laurdenean ere aurrenekoaren jokoari eta erritmoari eutsi die.
Atsedenaldira heltzeko hiru minutaren faltan, Zisisek sartutako hiruko batek markagailuan aurretik jarri du Bilbao Basket (31-33). Beltzezko gizonek bi puntuko aldearekin ekin diote neurketako bigarren zatiari.
Bilbotarrek egindako defensa bikainari esker eutsi dio taldeak markagailuko alde txikiari, hirugarren laurden osoan zehar. Bizkaitarren talde lana funtzionatzen ari zen, eta Palauko zaleen presioak gora egin du. Azken hamar minutuetan nekea agertu da beltzezko gizonen artean, eta Xavi Pascualen taldeak partida erabaki uzteko baliatu du. Finalerdietan, Herbalife Kanaria Handiaren aurka jokatuko dute. Lorbek izan da partidako saskiratzaile onena 20 puntu eginda (balorazioko 27 jaso ditu).
Fitxa teknikoa:
FC BARCELONA REGAL: Huertas (7), Navarro (6), Rabaseda (2), Wallace (2), Tomic (13) --hasierako boskotea--; Sada (8), Abrines (5), Jasikevicius (7), Mavrokefalidis (8), Oleson (3), Lorbek (20).
UXUE BILBAO BASKET: Zisis (17), Grimau (9), Mumbru (5), Hervelle (1), Hamilton (13) --hasierako boskotea--; Moerman (10), Lopez (2), Samb (2), Vasileiadis (11).
Partzialak: 22-17, 11-18, 16-15 y 30-20.