Bilbao Basket
90-89 irabazi dio Barçari
Bilbao Basketek hirugarren partida behartu du
Erredakzioa
Lehen hiru laurdenetan nagusi izan da talde bizkaitarra, eta abantaila handiak lortu ditu. Azken laurdenean, ordea, Bartzelonak partida estutu du, eta Uxuek asko sufritu du garaipena lortzeko (90-89).
Uxue Bilbao Basketek 90-89 irabazi dio Bartzelona Regali Bilbao Arenan, eta Endesa Ligako playoffetako lehen kanporaketako hirugarren partida behartu du. Bartzelonan jokatuko da kanporaketako azken norgehiagoka, eta finalerdietarako txartela egongo da jokoan.
Bikain ekin dio partidari Bilbao Basketek. Bartzelonak baino hobeto jokatu du lehen laurdenean, eta etxeko taldeak hamaika puntuko aldea lortu du lehen hamar minutuak amaitu direnean (26-15). Bigarren laurdenean partidaren gidoia ez da amaitu, eta Bilbao Basketek lehen laurdenean lortu duen aldea handitzea lortu du. Hamazortzi puntuko aldearekin iritsi da Bilbao Basket atsedenaldira (48-30).
Hirugarren laurdenean Bartzelona jokoa hobetu du, baina Bilbao Basketek ez u bere joko maila jaitsi. Barçak desabantaila murriztea lortu duen arren, hamaika puntuko errenta mantendu du Uxuek laurdenaren amaieran (66-55). Azken laurdenean, ordea, Bartzelonak asko estutu du, eta partida parekatzea lortu du. Azken minutuetan puntu bakarrera ere jarri da Bartzelona, baina Bilbao Basketek garaipenak ihes ez egitea lortu du. Azkenean, puntu bakarreko aldearekin irabazi du Uxue Bilbao Basketek (90-89).
Fitxa teknikoa:
90. Uxue Bilbao Basket: Zisis (5), Grimau (15), Mumbru (15), Hervelle (6), Hamilton (19) --hasierako bostekoa--; Moerman (5), Vasileiadis (13), Lopez (8), Samb (4).
89. FC Bartzelona Regal: Huertas (19), Navarro (19), Rabaseda (4), Wallace (2), Tomic (12) --hasierako bostekoa--; Sada (7), Jasikevicius (2), Mavrokefalidis (4), Lorbek (20).
Partzialak: 26-15, 22-15, 18-25, 24-34.
Epaileak: Perez Pizarro, Conde eta Calatrava.