Itxi

Bilbao Basket

61-72, Miribillan

Bilbao Basketek agur esan dio laugarren postuari

Erredakzioa

Fotis Katsikarisen mutilek lesionatutako jokalariak faltan bota ditu, eta Valentzia Basket aise nagusitu da Bilbao Arenan.

0:42

Uxue Bilbao Basketek porrot mingarria jaso du Miribillan, Valentzia Basket indartsuaren kontra (61-72). Hamiltonen, Vasileiadisen eta Rakovicen bajak gehiegi nabaritu dituzte Fotis Katsikarisen gizonek, eta Perasovicen taldea aise nagusitu da.

Valentzia Basket nagusi izan da aurreneko laurdenean, eta Bilbao Basketek akats gehiegi egin ditu erasoan. Pau Ribasek eta Rafa Martinezek ederki gidatu dute talde taronja, eta Uxuek ezin izan du markagailuan aurrea hartu (13-16).

Bigarren laurdenean bi taldeek intentsitate gehiagorekin jokatu dute, eta defentsak gogortu egin dituzte. Roger Grimauk puntu garrantzitsuak eskuratu ditu, eta Fotis Katsikarisen mutilek markagailua irauli dute (17-16). Hala ere, Valentziako taldeak erasoan asmatzen jarraitu du, eta Dubljevicek hiruko garrantzitsuak lortu dite (22-24). Doellmanek ere aurrerapausoa eman du erasoan, eta lehenengo zatia 31-38koarekin bukatu da Miribillan.

Hirugarren laurdeneko aurreneko minutuetan Perasovicen taldeak erakustaldia eman du erasoan, eta markagailuan11 puntu goitik jarri da (31-42). Bilbao Basketek aldea murrizteko asko sufritu du, baina Roger Grimauk 47-47koa jarri du Bilbao Arenako markagailuan. Valentziak sakatzen jarraitu du, eta hirugarren laurdena 48-51koarekin bukatu da.

Mamadou Sambek markagailuan goitik jarri du Bilboko taldea (52-51), baina Doellmanek puntu garrantzitsuak lortu ditu (52-56). Katsikarisen taldeak erantzuna eman nahi izan du, baina laranjek defentsa gogortu dute, eta erraz nagusitu dira. Azkenean, Valentzia Basketek 61-72 irabazi dute Miribillako Bilbao Arenan.

- Fitxa teknikoa:

61 - Uxue Bilbao Basket (13+18+17+13): Zisis (7), Pilepic (-), Mumbru (15), Hervelle (9) eta Samb (8) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (-), Grimau (15) eta Moerman (7).

72 - Valentzia Basket (16+22+13+21): Markovic (8), Ribas (3), Kelati (10), Doellman (12) eta Lishchuk (10) -hasierako bostekoa-; San Miguel (5), Rafa Martinez (4), Robinson (-), Dubljevic (16) eta Faverani (4).