Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Laugarren bukatzeko Uxue Bilbao Basketek dituen aukerak

Erredakzioa

Valentzia hiru puntuko aldearekin gainditu behar du, gutxienez, eta, azken jardunaldian, Blusens Monbus hartu beharko du mendean.

  • Laugarren bukatzeko Uxue Bilbao Basketek dituen aukerak

    Fotis Katsikaris Bilbao Basketeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Uxue Bilbao Basketek laugarren postuan bukatu nahi du fase erregularra. Play offetarako txartela ziurtatu eta gero, laugarren postua du orain helburu Fotis Katsikarisen taldeak. Laugarren postu horrek kantxa faktorea emango lioke Uxueri.

Horretarako denboraldia bukatzeko geratzen diren bi partidak irabazi behar ditu Bilboko taldeak. Baina ez hori bakarrik. Valentzia hiru puntuko aldearekin gainditu behar du, gutxienez. Ondoren, azken jardunaldian, Blusens Monbus hartu beharko du mendean Bilbao Basketek.