Bilbao Basket
100-90
Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu du
Erredakzioa
Talde bizkaitarrak 100-90 irabazi dio CAI Zaragozari, eta bien arteko averagea alde du Katsikarisek zuzentzen duen taldeak. Uxue sailkapeneko bosgarren postuan dago.
-
Bilbao Basketek 100-90 irabazi dio CAI Zaragozari. Argazkia: EFE
Uxue Bilbao Basketek 100-90eko emaitzarekin irabazi du CAI Zaragozaren aurka jokatu duen partida, eta bi taldeen arteko averagea bizkaitarren aldekoa denez, Bilbao Basketek sailkapenean Zaragozakoak gainditzea lortu du. Bi taldeek garaipen eta porrot kopuru berdinak dituzte, baina bosgarren postuan dago talde bizkaitarra eta seigarrenean Zaragozakoa.
Partida oso parekatua izan da, nahiz eta lehen bi laurdenetan Bilbao Basketek abantaila txikiak lortu dituen (24-19 eta 49-46). Atsedenaldia eta gero, ordea, CAI Zaragoza izan da nagusi, eta partida berdintzea lortu du talde bisitariak (71-71). Azken laurdenean erabaki da partida, eta hamar minutu hauetan Bilbao Basketek garaipena lortu du, aurkaria baino gehiago asmatu duelako (100-90).
Fitxa teknikoa:
100 - Uxue Bilbao Basket (24+25+22+29): Zisis (5), Pilepic (30), Mumbrú (16), Hervelle (10) eta Hamilton (15) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (8), Grimau (7), Moerman (5), Samb (4) eta Rakovic (-).
90 - CAI Zaragoza (19+27+25+19): Van Rossom (2), Roll (9), Rudez (-), Aguilar (25) eta Norel (20) -hasierako bostekoa-; Llompart (14), Stefansson (10), Toppert (6), Jones (4) eta Garcia (-).
Partzialak: 24-19, 49-46 (atsedenaldia); 71-71 eta 100-90 (amaiera).
Epaileak: Hierrezuelo, Calatrava eta Oyon.