Itxi

Bilbao Basket

Egoera larria

Bizkaiko Aldundiak Bilbao Basket "erreskatatuko" du

Erredakzioa

Nahiz eta aurreko astean Eurokopako finala jokatu, Bilbao Basketen egoera ekonomikoa larria da eta Aldundiarekin itxitako akordioari esker aurrera egin du Gorka Arrindaren klubak.

0:44

Azken hilabeteetako Bilbao Basketen egoera ekonomiko larria dela eta Bizkaiko Aldundiak eta Klubak hainbat bilera egin dituzte irtenbide bat bilatu nahian.

Ondorioz, akordio batera heldu dira Bilbao Basket denboraldi honetan jokalariak ordaintzeko eta dituen behar ekonomikoak ordaintzeko.

Beraz, hurrrengo egunetan sinatuko dute akordio hori non taldeak 2014an, 2015ean eta 2016ean Bizkaiko turismoa promozionatuko duen.