Itxi

Bilbao Basket

Zaleei

'Besarkadarik handiena', Uxue Bilbao Basketen partez

Erredakzioa

"Gozatzeko eta ospatzeko egun garrantzitsu asko geratzen zaizkigu aurretik. Gora Bilbao Basket!", idatzi zuen klubak Eurokopako finala galdu eta gero.

  • Bilbao Basketeko jokalariak, Eurokopako finala galdu eta gero. Argazkia: EFE

    Bilbao Basketeko jokalariak, Eurokopako finala galdu eta gero. Argazkia: EFE

Zaleei eskerrak eman nahi dizkie Uxue Bilbao Basketek Eurokopako finalean jasotako babesagatik. Lokomotiven aurka finala galdu zuen arren, klubak "gozatzeko eta ospatzeko egun garrantzitsu asko" geratzen direla adierazi du.

"Admnistrazio Kontseiluak, jokalariek, teknikariek, Bilbao Basket Fundazioak eta klubeko langileek eskerrak eman nahi dizkiegu Charleroira bidaiatu zuten zale guztiei eta baita etxetik, Bilbao Arenatik edo tabernetatik partida ikusi zuten guztiei ere. Bidai eder honetan hedabideek eskaini diguten babesa ere eskertu nahi dugu", dio klubaren oharrak.

"Gozatzeko eta ospatzeko egun garrantzitsu asko geratzen zaizkigu aurretik. Gora Bilbao Basket!", idatzi zuen klubak Eurokopako finala galdu eta gero.