Itxi

Bilbao Basket

64-75

Porrot mingarria jaso du Uxue Bilbao Basketek Eurokopako finalean

Erredakzioa

Lokomotiv jaun eta jabe izan da eta bilbotarrek ez dute maila eman: ezin izan diote presioari eutsi eta bigarren laurdenean dagoeneko ezina nabaritu zaie.

1:13

Lokomotive Kurban talde errusiarra aise gailendu zaio Uxue Bilbao Basketi, 64 eta 75, Belgikako Spiroudome kantxan jokatutako Eurokopako finalean. Errusiarrak dira, berriz, txapeldunak.

Krasnodarreko taldea Eurokopa irabazten duen laugarren talde eurrusiarra da, hirugarrena azken lau urteetan. Garaipena merke lortu du gainera, Bilbao Basketek ez baitu mailarik eman, presioak gainezka egin die Katsikarisen gizonei eta bigarren laurdenetik ezinean ibili dira.

Porrotak etsita utzi ditu Charleroiraino joan diren 2.000 zaleak. Ez bakarrik finala galdu dutelako, garaipenak datorren urtean Euroligan jokatzeko txartela ere ematen zielako.

Fitxa teknikoa:

64 - Uxue Bilbao Basket (17+13+15+19): Zisis (4), Vasileiadis (16), Mumbrú (10), Hervelle (2) y Hamilton (4) -haiserako boskotea-; Raúl López (5), Grimau (4), Moerman (8) eta Rakovic (11).
75 - Lokomotiv Kuban Krasnodar (16+22+16+21): Calathes (10), Kalnietis (10), Jasaitis (7), Brown (11) y Hendrix (14) -hasierako boskotea- Baron (4), Maric (12), Bykov (7) eta Savrasenko.