Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa 2013

Horrela jarraitu dugu Eurokopako finala eitb.comen

L.E.

Fotis Katsikarisen gizonek partida txarra egin dute eta Lokomotiv jaun eta jabe izan da Charleroin.

  • Bilbotarrek historia egin nahi dute Charleroin. Efe.

    Bilbotarrek historia egin nahi dute Charleroin. Efe.

22:55. Partida amaitu da. Uxue Bilbao Basketek galdu egin du Lokomotiven aurka 64 eta 75.

22:15. Hirugarren laurdena amaituta: Uxue Bilbao Basket - Lokomotiv (45-54)

21:45. Atsenaldian: Uxue Bilbao Basket - Lokomotiv (30-38)

21:29. Bigarren 10 minutuetan berdintasuna da nagusi.

21:20. Lehen laurdena amaituta: Uxue Bilbao Basket - Lokomotiv (17-16)

21:15. Kostata, baina bilbotarrak partidan sartzen ari dira.

21:06. Urduri samar atera dira bilbotarrak.

21:00. Bilbao Basketek ohiko boskotea atera du: Zisis, Hamilton, Mumbru, Hervelle eta Vasileiadis.

20:55. Bost minutu falta dira final handia hasteko.

20:45. Giro aparta Spiroudomen, Bilbao Basketen zaleak euren taldea etengabe animatzen ari dira.

20:40. Lokomotiven aurrekontua, bilbotarrenaren bikoitza da.

20:20. 300 zale errusiar inguru daude Spiroudomen. Bizkaitarrak, berriz, 2.000tik gora dira.

20:00. Ordubete falta da finalerako.

19:20. Gorka Arrinda, Uxue Bilbao Basketeko agintaria: 'Urduritasuna eta adrenalina gora doaz denbora aurrera egin ahala'.

19:00. Lokomotiveko jokalarien eta entrenatzailearen arabera, Kostas Vasileiadis da Uxue Bilbao Basketeko jokalaririk arriskutsuena.

18:50. Nikos Zisis (Uxue Bilbao Basket) eta Nick Calathes (Lokomotiv) joko-antolatzaileen arteko lehia izango da finaleko gakoetako bat.

18:30. Charleroira joaterik izan ez dute 10.000 zalek Miribillako pantaila erraldoiaren bitartez jarraituko dute finala.

18:15. Lokomotiv Kuban aurkari indartsua da. Taldeak hasierako boskote indartsua du, eta ordezkoen artean ere kontuan izateko beste bi jokalari. Hala ere, entrenatzaileak hasierako boskotea jokoan izaten du ia partidako minutu guztietan.

17:40. Taldea 19:15ak aldera aterako da hoteletik Spiroudome kantxara bidean; final handia hasi eta ordubete eta hiru ordu laurden arinago, alegia.

17:00. Zaleentzako gunea zabalik da. Spiroudome kantxatik 900 metrora dago eta Bilbao Basketeko zaleek bertan igaroko dituzte finalaren atariko azken orduak. Lodelinsart Centre de Loisirs izeneko kirol-eremuan dago(Rue du Chemin Vert, 125b - 6042 Lodelinsart). Zaleek musika eta tabernak dituzte bertan.

16:45. Taldeko bost jokalarik (Alex Mumbruk, Axel Hervellek, Raul Lopezek, Roger Grimauk eta Nikos Zisisek) Europako txapelketa bat irabazi dute aurretik.

16:00. Bizkaitarrek Lokomotiv izando dute aurrean, izarrez betetako talde errusiarra. Lokomotiven hasierako boskotea indartsua da oso, eta goi-mailako jokoa egiten du Nick Calathes antolatzailearen gidaritzapean

15:30. Uxue Bilbao Basketek gauza bakarra dauka buruan: Lokomotiv Kuban mendean hartu eta Charleroiko RTL Spiroudome kantxan bilbotarren historia laburreko lehen titulu handia irabaztea.