Bilbao Basket
Eurocupeko finala
Uxue Bilbao Basketen gakoak
Erredakzioa
Taldeak esperientzia eta kalitatea du, baina defentsa sendoa, konpromisoa, entrenatzaileak exijitutako intentsitatea eta adorea ere baditu partida zailenetan ere garaile ateratzeko.
-
Fotis Katsikarisen taldeak bere historiako lehen titulua lortu nahi du. Efe.
Bederatzi jokalarien arteko errotazioa eta taldeko lana dira Uxue Bilbao Basketek Eurocupeko finalari begira dituen indarguneak.
Hala ere, Fotis Katsikarisen taldean badira une jakin batean partidak iraultzeko gai diren jokalariak; Kostas Vasileiadis jaurtitzailea eta Lamon Hamilton pibota, esaterako. Biak Eurocupeko boskote onenean sartzea lortu dute orain arte emandako mailari esker.
Horrez gain, Uxuek maila handiko joko antolatzaileak ditu: Nikos Zisis (11 puntu, eta 3,4 asistentzia Eurocupen) eta Raul Lopez (6,2 puntu eta 3 asistentzia).
Finaleko gakoetako bat Nick Calathes Lokomotiveko joko antolatzailearekin izango duten norgehiagokan izango da.
Vasileiadis eta Mumbru, bikote zitala
Vasileiadis (14,4 puntu) maisu da hirukoak sartzen eta momento garrantzitsuenetan adorea agertzen. Mumbru (10,4 puntu, 3,4 errebote eta 2,6 asistentzia), berriz, erabilera askoko jokalaria da eta buruhauste asko sorteen dizkie aurkariei.
Roger Grimau (6,1 puntu) kanpoko aldeko errotazioari indarra ematen dio, Fran Pilepicek /4,6 puntu) daukan maila osoa oraindik agertu ez duen arren.
Barruko jokoari dagokionez, postu bakoitzeko bi jokalari dituzte bilbotarrek: Alex Hervellek (7,1 puntu eta 6,2 errebote) indarra, intentsitatea, kemena eta esperientzia ematen ditu; eta Adrien Moermanen lana (4,7 punto eta 4 asistentzia) kanpoko jaurtiketetan min egitea da. Orain arte egindako lanak Hervelleri eman dio hasiera boskotean egoteko eskubidea.
Hamilton, indartsua eta eraginkorra
Lamont Hamilton (13,9 puntu eta 5,3 errebote) oinarrizko jokalaria da saskiratzeak edozein lekutik eta egoeran sartzeko erakutsi duen gaitasunagatik. Ahulgunea, hala ere, aurkari indartsuei egin beharreko defentsa lanean du.
Hamiltonen gabezi horri aurre egiteko Milovan Rakovic dago, handia, gogorra eta lau-bost metrotako jaurtiketetan jaioa.
Sergio Sanchez, taldeko bilbotarra
Mamadou Samb pívot gaztea eta Sergio Sanchez hegalekoa aulkian egoten dira. Sanchezek Bilboko talde batek lortzen duen Europako lehen titulua lortzeko aukera du.
Taldeak esperientzia eta kalitatea du, baina defentsa sendoa, konpromisoa, entrenatzaileak exijitutako intentsitatea eta adorea ere baditu partida zailenetan ere garaile ateratzeko.
Uxue Bilbao Basketeko jokalariak
Joko antolatzailea
+ Nikos Zisis (GRE) 1,95
Raúl López (ESP) 1,82
Eskoltak
Fran Pilepic (CRO) 1,94
Hegalekoak
+ Kostas Vasileiadis (GRE) 2,00
+ Alex Mumbrú (ESP) 2,02
Roger Grimau (ESP) 1,96
Sergio Sánchez (ESP) 1,97
Hegaleko pibotak
+ Axel Hervelle (BEL) 2,05
Adrien Moerman (FRA) 2,01
Pibota
+ Lamont Hamilton (USA) 2,08
Milovan Rakovic (CRO) 2,08
Mamadou Samb (ESP) 2,06
Entrenatzailea: Fotis Katsikaris (GRE)