Itxi

Bilbao Basket

Taldearen erdia

Uxueko bost jokalarik badakite zer den Europako titulu bat irabaztea

Erredakzioa

Alex Mumbru, Axel Hervelle, Raul Lopez, Roger Grimau eta Nikos Zisis jokalariek Europako txapelketa irabazi zuten, Bilbora heldu aurretik.

  • Raul Lopez, Uxueko jokalaria. Argazkia: EFE

    Raul Lopez, Uxueko jokalaria. Argazkia: EFE

Uxue Bilbao Basketeko bost jokalarik badakite zer den Europako titulu bat irabaztea. Alex Mumbru, Axel Hervelle, Raul Lopez, Roger Grimau eta Nikos Zisis jokalariek Europako txapelketa irabazi zuten, Bilbora heldu aurretik.

Larunbat honetan Eurokopako titulua izango dute jokoan Lokomotiv Kubanen aurka, Charleroin (Belgika), 21:00etatik aurrera.

Alex Mumbru, Axel Hervelle eta Raul Lopez (Real Madril): 2007. urtean ULEB Kopa Lietuvos Rytasen kontra

Nikos Zisis (CSKA Mosku): 2008. urtean Euroliga Maccabi de Tel Aviven aurka

Roger Grimau (FC Bartzelona): 2010. urtean Euroliga Olinpiakosen aurka