Itxi

Bilbao Basket

Eurocupeko finala

Aurkaria: Lokomotiv Kuban, garaipen gosea duen historikoa

Erredakzioa

Irabazi duen txapelketa bakarra 2000. urtean lortu zuen: Errusiako saskibaloi Kopa da. Bilbotarren kasuan bezala, larunbatean Europako lehen titulua irabazi nahi dute.

  • Lokomotive bigarren da Errusiako Saskibaloi Ligan. Argazkia: Euroleague.

    Lokomotive bigarren da Errusiako Saskibaloi Ligan. Argazkia: Euroleague.

Lokomotive Kuban Errusiako Ligako talde historikoa da. Egun sailkapeneko bigarren postuan dago, CSKA Caja Laboralek egun Euroligan duen arerioaren atzetik eta Khimki ahalguztidunaren (hau ere, Baskoniaren arerioa izan da Euroligan) aurretik.

Evgheniy Pashutin entrenatzailearen esanetara ACB ligako zaleentzat ezagunak diren lau jokalari daude: Jimmy Baron Lagun Aroko jokalari ohia, Simas Jasaitis Caja Laboralekoa, eta Aleks Maric eta Richard Hendrix Granadako jokalari ohiak. Horiez gain, Derrick Brownek eta Mantas Kalnietisek osatzen dute taldeko ardatza, Nick Kalathes joko antolatzailearekin batera.

Taldeak hasierako boskote indartsua du, eta ordezkoen artean ere kontuan izateko beste bi jokalari. Hala ere, entrenatzaileak hasierako boskotea jokoan izaten du ia partidazo minutu guztietan.

Lokomotivek Eurocupean jokatutako 16 partidetatik 12 irabazi ditu (Uxuek, berriz, 13), eta amaieran bakarrik pasa ditu estutasunak, Valentziaren kontra jokatutako itzuleko partidan. Hala ere, 35 minututan valentziarrek lortutako 10 puntuko aldeari buelta ematea lortu zuten.

Datu horiek argi uzten dute Lokomotiven indarra, taldea Eurocup txapelketa irabazteko eta datorren urtean Euroligan lehiatzeko osatu baitute klubeko agintariek.

1946an jaioa

Lokomotive taldea 1946 urtean jaio zen eta 2009. urtera arte Rostove izeneko hirian jokatzen zuen. Arazo ekonomikoek egoitza aldatzera behartu zuten. Izena sorterritik datorkio, tren langileen eskoletan sortu zelako.

Irabazi duen txapelketa bakarra 2000. urtean lortu zuen: Errusiako saskibaloi Kopa. Bilbotarren kasuan bezala, larunbatean Europako lehen titulua irabazi nahi dute.

PBC Lokomotiv Kubaneko jokalariak:

Joko-antolatzaileak

+ Nick Calathes (GRE)       1,98

+ Mantas Kanietis (LIT)     1,95

Eskoltak

Jimmy Baron (USA)           1,91

Sergey Bykov (RUS)          1,90

Hegalekoak

+ Simas Jasaitis  LIT)      2,02

Valery Likhodey (RUS)       2,03

Hegaleko pibotak

+ Derrik Brown (USA)        2,01

Andrey Zubkov (RUS)         2,05

Maxim Sheleketo (RUS)       2,05

Pibotak

+ Richard Hendrix (USA)     2,03

Aleks Maric (SER)           2,11

Aleksey Savrasenko (RUS)    2,15

Entrenatzailea: Evgeny Pashutin

(+ Hasierako boskotea