Itxi

Bilbao Basket

2013

Vasileiadis Eurokopako boskote onenean sartu dute

Erredakzioa

Nick Calathes (Lokomotiv Kuban), Malcolm Delaney (Budivelnik Kiev), Justin Doellman (Valentzia Basket) eta John Bryant (Ratiopharm Ulm) jokalariekin batera.

  • Vasileiadis (eskuma). Argazkia: EFE

    Vasileiadis (eskuma). Argazkia: EFE

Kostas Vasileiadis Uxue Bilbao Basketeko hegaleko greziarra Eurokopa txapelketako lehenengo boskotean sartu dute, Nick Calathes (Lokomotiv Kuban), Malcolm Delaney (Budivelnik Kiev), Justin Doellman (Valentzia Basket) eta John Bryant (Ratiopharm Ulm) jokalariekin batera.

Gainera, talde bilbotarrak bere webgunean jakinarazi duenez, txapelketako bigarren boskotean ere Uxue Bilbao Basketen ordezkaritza dago, Lamont Hamilton pibot estatubatuarra sartu baitute, Walter Hodge(Stelmet Zielona Gora), Chuck Eidson (Unics Kazan), Derrick Brown (Lokomotiv Kuban) eta Loukas Mavrokefalidis (Spartak St. Petersburg) jokalariekin.

Eurokopak Fotis Katsikaris talde bilbotarreko entrenatzailea izendatu zuen asteartean txapelketako entrenatzaile onena. Uxue Bilbao Basketen lehiaketako finala jokatuko du larunbat honetan, apirilaren 13an, Lokomotiv Kuban talde errusiarraren aurka, Charleroi hiri belgikarrean, gaueko 21:00etan hasita.