Itxi

Bilbao Basket

Eurokopako finala

Bilbao Basketek 2.000 zaleren babesa izango du Charleroin

Erredakzioa

Charter hegaldia beteta dago jada, eta alokatutako autobusak 10 dira. Gainera, hainbat zale euren kabuz joango dira, edo beste aireportuetatik.

  • Bilbao Basketen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Bilbao Basketen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Uxue Bilbao Basketek zaleen babesa izango du larunbat honetan, Charleroin (Belgika). Talde bilbotarrak Eurokopako finala jokatuko du, Lokomotiven aurka (21:00), eta bertan Bilbao Basketeko 2.000 zale inguru izango dira.

Klubak webgunearen bidez jakitera eman duenez, charter hegaldia beteta dago jada, eta alokatutako autobusak 10 dira. Gainera, hainbat zale euren kabuz joango dira, edo beste aireportuetatik.