Itxi

Bilbao Basket

UCAM Murtziaren aurka

Bilbao Basketek garaipena lortuta iritsi nahi du Eurocupeko finalera

Erredakzioa

Charleroin jokatuko duten finala du buruan Uxuek, baina igande honetan Endesa Ligako partida jokatuko dute UCAM Murtziaren aurka.

  • UCAM Murtzia-Uxue Bilbao Basket

    Endesa Ligako lehen itzuliko Bilbao Basket-UCAM partidako irudia. Argazkia: EFE

Uxue Bilbao Basketek UCAMen aurka jokatuko du igande honetan (12:00etan) Murtzian. Datorren asteko Eurocupeko finala dute buruan talde bizkaitarreko jokalariek.

Astea ez da lasaia izan Bilbon. Charleroiko finalarekin, eta klubak jokalarien soldatak ordaintzerakoan atzerapenak dituela estaen zuten zurrumurruekin, ez da UCAM Murtziaren aurkako partidaz asko hitz egin.

Dena den, Uxue Bilbao Basketek Endesa Ligako sailkapeneko laugarren postuari eutsi nahi dio, eta garaipena lortu nahi du igande honetan. Rakovic, Mumbru eta Grimau min hartuta egon dira azken egunotan, baina badirudi Murztian jokatzeko prest egongo direla.