Itxi

Bilbao Basket

Urrian

NBA, hiru egunez Bilbon Philadelphia 76ers taldearen eskutik

Erredakzioa

Urriaren 6an lagunarteko partida jokatuko du Bilbao Basketek Philadelphia 76ers taldearen aurka, baina ez da Bilbon antolatuko duten ekitaldi bakarra izango.

0:29
NBA

Uxue Bilbao Basketek lagunarteko partida jokatuko du, urriaren 6an, Philadelphia 76ers NBAko taldearen aurka. Partida BECen (Barakaldo) jokatuko da. Akordioa ere bertan aurkeztu dute astelehen honetan BBVAk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak. Sarrerak maiatzaren bigarren hamabostaldian jarriko dituzte salgai.

Partida ez da ekitaldi bakarra izango, eta hiru egunez NBAko hainbat ekintza antolatuko dira Bilbon. Jokalari profesionalak egongo dira, animatzaileak, eta kalean saskibaloia partidak jokatuko dira. Oraindik ez dakitena da partida telebistan ikusi ahal izango den.