Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa

Budivelnik Kiev, Bilbao Basketen aurkaria finalerdietan

Erredakzioa

Budivelnik taldeak buelta eman dio Moskuko Spartaken aurkako kanporaketari (73-56), eta Bilboko taldearekin neurtuko ditu indarrak txapelketako finalerdietan.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

BC Budivelnik Kiev taldea izango da Uxue Bilbao Basketen aurkaria Eurokopako finalerdietan. Kieveko taldeak buelta eman dio Moskuko Spartaken aurkako kanporaketari, itzuliko neurketan, hamazazpi puntuko errenta lortuta (73-56). Joaneko partidan errusiarrak nagusitu ziren (83-72).

Finalerdiak hurrengo bi asteetan jokatuko dira. Joaneko norgehiagoka Kieven jokatuko da, martxoaren 19an edo 20an, eta itzulikoa hilabete bereko 26an edo 27an.

Katsikarisen gizonek asteartean lortu zuten sailkapena, Miribillan. Uxuek partida ikusgarria jokatu zuen, eta Ratiopharm Ulm kanporatu zuen (101-78).