Itxi

Bilbao Basket

Erakustaldia Miribillan

Katsikaris: 'Denboraldiko partidarik onena izan da'

Erredakzioa

Uxue Bilbao Basketek teknikariaren ustez, jokalariek 'fisikoki eta mentalki norgehiagoka perfektua jokatu dute', Ratiopharm Ulmen aurka.

  • Fotis Katsikaris. Argazkia: EFE

    Fotis Katsikaris. Argazkia: EFE

Fotis Katsikaris Bilbao Basketeko prestatzailearen ustez, Ratiopharmen aurka jokatu duten norgehiagoka "denboraldiko onena" izan da, eta "fisikoki eta mentalki jokalariek partida borobila jokatu dute".

"Lehenengo laurdenean haiek jaurtiketa guztiak sartu dituzte, eta guretzat oso zaila izan da. Baina ez dugu etsi, eta intentsitatea handitu dugu. Gakoa defentsan egon da, ikusgarria izan da", esan du greziarrak.

Raul Lopezek minutuak jokatu ditu, Katsikarisek azken ordura arte jokatu ez zuela esan arren. "Goizean jokatu nahi zuela esan dit. Ez da trikimailua izan, ez baiz entrenatzaile gezurtia", azaldu du Uxue Bilbao Basketeko prestatzaileak.

Bizkaiko taldearen hurrengo aurkaria Spartak San Petersburgo- Budivelnik Kiev partidako garailea izango da. Fotis Katsikarisen ustez, bietako edozein Ulm baino aurkari "normalagoa" izango da.