Bilbao Basket
Miribillan
Zisisek ederki gidatu du Bilbao Basket, Valladoliden aurka (87-81)
Erredakzioa
Greziako jokalariak erakustaldia eman du Bilbao Arenan, eta Katsikarisen mutilek garaipen garrantzitsua lortu dute Blancos de Ruedaren kontra.
Uxue Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu du Blancos de Rueda Valladoliden aurka, Miribillan (87-80). Gaztela eta Leongo taldeak indartsu hasi du neurketa, baina Fotis Katsikarisen mutilek amrkagailua iraultzea lortu du, Nikos Zisisen lan bikainari esker.
Valladolidek oso indartsu hasi du norgehiagoka, eta markagailuan aurrea hartu du. Hala ere, Lmaont Hamiltonek lan ona egin du taula azpietan, eta Bilbao Basket partidan mantendu da (18-18). Blancos de Ruedak sakatzen jarraitu du, eta aurreneko laurdena 18-22 bukatu da.
Bigarren laurdenean Valladolideko taldeak intentsitatea handitu egin du, eta markagailuan alde garrantzitsua lortu du (21-30). Alex Mumbruk Uxueren erasoa gidatu du, eta kataluniarrak hiru puntura jarri du taldea (31-34). Zisisek ere erasoan puntu garrantzitsuak eskuratu ditu, eta atsedenaldian, 39-41, izan da emaitza.
Atsedenaldiaren ostean, Zisisek markagailua irauli du (43-41), eta Katsikarisen taldea jaun eta jabe izan da kantxan (53-47). Antolatzaile greziarrak erakustaldia eman du Bilbao Arenan, eta Uxuek abantaila polita lortu du (68-57).
Azkeneko laurdeneko lehenengo minutuetan Nacho Martinek puntu garrantzitsuak eskuratu ditu, eta Valladolid 72-67 hurbildu da markagailuan. Hala ere, Vasileiadisek eta Zisisek ondo gidatu dute Bilbao Basket, eta Bizkaiko taldea aise nagusitu da (87-81).
- Fitxa teknikoa:
87 - Uxue Bilbao Basket (18+21+29+19): Zisis (20), Vasileiadis (13), Mumbru (15), Hervelle (10) eta Hamilton (16) -hasierako bostekoa-; Pilepic (2), Roger Grimau, Moerman (8) eta Rakovic (3).
81 - Blancos de Rueda Valladolid (22+19+16+24): Cikauskas, Montañez (7), Jordi Grimau (12), Nacho Martin (20) eta Sinanovic (13) -hasierako bostekoa-; Porta (18), David Navarro (4), O'Leary (7) eta Ewing.