Itxi

Bilbao Basket

Urriaren 6an

Bilbao Basketek lagunartekoa jokatuko du, Philadelphiaren aurka

Erredakzioa

Bilboko taldeak NBAko Philadephia 76ers talde mitikoaren kontra lagunartekoa jokatuko du Barakaldoko BECen, urriaren 6an.

  • Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Uxue Bilbao Basketek lagunartekoa jokatuko du urriaren 8an, Philadelphia 76ers NBAko taldearen aurka. Akordioa konfimatu egin da, eta estatubatuetako talde mitikoak BECen jokatuko du, Bizkaiko taldearen kontra.

NBAk liga hasi aurretik AEBetatik kanpo urrian 8 partida jokatuko direla baieztatu du. Horietatik hiru Europan jokatuko dira. Urriaren 5ean, Oklahoma City Thunder taldeak Fenerbacheren aurka jokatuko du Istanbulen, eta hurrengo egunean Philadelphiako taldeak Bilbon jokatuko du.

Philadelphia 76ers, Bilbon jokatuko duen NBAko aurreneko taldea izango da.