Itxi

Bilbao Basket

Asteartean, 21:30ean

Bilbao Basket, Alemanian irabazteko prest

Erredakzioa

Bizkaiko taldeak Eurokopako final-laurdenetako joaneko norgehiagoka garrantzitsua jokatuko du, Ratiopharm Ulmen aurka. Jarraitu partida, zuzenean, eitb.com-en eta ETB-1en.

  • Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Uxue Bilbao Basket denboraldiko unerik garrantzitsuenetarikora iritsi da, asteartean 21:30ean (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en) Eurokopako final-laurdenetako joanekoa jokatuko baitu Ratiopharm Ulm talde alemaniarraren aurka.

Fotis Katsikarisen gizonek 63-59 galdu dute azkenengo partida Unicajaren aurka, baina entrenatzaileak argi utzi zuen, Endesa Ligako partida jokatu aurretik, Eurokopako norgehiagoka "garrantzitsuagoa" zela. Malagan jasotako porrota ahaztuta, jokalariek indar guztiak kantxan jarri beharko dituzte Alemaniako taldea gainditzeko.

Bilboko taldea multzoko lider gisa sailkatu da, eta horregatik kanporaketa Miribillan erabakitzeko abagunea izango du. Hala ere, Uxuek ez du ezustekorik nahi, eta Ulmen garaipena lortzen saiatuko da.

Raul Lopezek lesionatuta jarraitzen du, eta ez dirudi jokatzeko moduan izango denik. Hala ere, beste jokalari guztiak prest izango dite Katsikarisek.