Itxi

Bilbao Basket

Martin Carpenan

Uxuek galdu egin du Malagan gogor borrokatu ondoren (63-59)

Erredakzioa

Unicajak Katsikarisen mutilek baino sendoago jokatu dute partida osoa, eta Bilbao Basketek ez ditu markagailua iraultzeko abaguneak ondo aprobetxatu.

  • Unicaja-Uxue. Argazkia: EFE

    Unicaja-Uxue. Argazkia: EFE

Unicajak 63-59 gainditu du Uxue Bilbao Basket, Martin Carpenan. Bizkaiko taldeak azkenengo minutura arte garaipena lortzeko borrokatu du, baina Repesaren mutilek sendoago jokatu dute.

Earl Callowayek eta Simonek ederki gidatu dute Unicaja aurreneko laurdenean, eta Katsikarisen mutilek ezin izan dute erasoan erantzunik eman (10-2). Malagako taldeak erritmo bizia ezarri du Martin Carpenan, eta Uxue Bilbao Basket ezinean egon da (21-7).

Bigarren laurdenean Uxuek markagailua iraultzeko gehiago sakatu du, eta Lamont Hamiltonek puntu garrantzitsuak lortu ditu. Bilboko taldeak 28-21ekoa jarri du, baina Repesaren mutilek ondo erantzun dute, eta Pankok eta Vidalek aldea handitu dute. Atsedenladian Unicaja 10 puntu goitik izan da (34-24).

Atsedenaldiaren ostean Mumbruk eta Vasileiadisek erasoan erakustaldia eman dute, eta Katsikarisen mutilak hiru puntura jarri dira (36-33). Bilbao Basketek norgehiagoka berdindu egin du (36-36), baina Malagako taldeak kantxan agintzen jarraitu du (44-41). Hala ere, Hamiltonek markagailua irauli du 44-45koa jarrita, eta hirugarren laurdena 45-45ekoarekin bukatu da.

Bilboko taldeak akats argiak egin ditu erasoan, azkenengo laurdeneko aurreneko minutuetan, eta Unicajak aldea handitu egin du, berriz ere. Fotis Katsikarisen mutilek sakatu egin dute, baina markagailua irauli ezinik jarraitu dute (53-51). Azkenean, garaipena Jasmin Repesaren taldeak lortu du (63-59).

- Fitxa teknikoa:

63 - Unicaja (21+13+11+18): Calloway (3), Vidal (8), Simon (17), Zoric (11), Vazquez (6) -hasierako bostekoa-, Panko (11), Dragic (3), Williams (4), Lima (-), Urtasun (-) eta Perovic (0).

59 - Uxue Bilbao Basket (7+17+21+14): Zisis (2), Vasileiadis (15), Mumbru (17), Hervelle (-), Hamilton (12) -hasierako bostekoa-, Rakovic (11), Moerman (-), Grimau (2) eta Pilepic (-).