Bilbao Basket
Zurrumurruak ezeztatu ditu
Hamilton: 'Ez dut ezer sinatu Caja Laboralekin'
Erredakzioa
"Esan den guztia gezurra da. Nire taldekideen eta prentsaren bitartez jakin dut hau guztia. Bilbao Basketen dut burua, eta beste talde batekin ez dago ezer", adierazi du Bilbao Basketeko pibotak.
-
Lamont Hamilton Valentziaren aurkako partidan. Argazkia: EiTB
Azken egunotan Lamont Hamiltonek datorren denboraldian Caja Laboralen jokatuko duela esan da komunikabide askotan, baina Uxue Bilbao Basketeko jokalariak informazio horiek ezeztatu ditu.
"Caja Laboralek datorren denboraldirako fitxatu nauela esan da, baiaez da egia. Kazetariek eta nire taldekideek eman didate esaten zenaren berri, baina ez dut ezer sinatu beste talde batekin", esan du Hamiltonek taldeak Casillan egin duen entrenamenduaren bukaeran.
Bilbao Basketen webgunean, hau esan du Hamiltonek: "Denboraldi ona egiten ari naiz, eta horrek zurrumurruak eragiten ditu. Baina Bilbao Basketen onerako daukadan guzrtia eman nahi dut, eta ez zaizkit horrelako zurrumurruak gustatzen. Denboraldi amaierara arte ez dut erabakirik hartuko".