Bilbao Basket
91-72 Lagun Aroren aurka
Bilbao Basketek euskal derbia irabazi du Miribillan
Erredakzioa
Uxuek 91-72 irabazi dio Lagun Arori. Garaipen honekin, talde bizkaitarrak sailkapenaren goialdean jarraitzen du, eta Lagun Arok zailago du salbazioa lortzea.
Uxue Bilbao Basketek 91-72ko emaitzarekin irabazi dio euskal derbia Lagun Arori. Garaipenari esker Bilbao Basketek Endesa Ligako sailkapenaren goialdean jarraitzen du. Lagun Arok, ordea, azken postuan jarraitzen du, eta gero eta zailago du salbazioa lortzea.
Lehen laurdena parekatua eta lehiatua izan da. Bi taldeek asko asmatu dute erasoan, eta ikuskizun ona eskaini dute. Lehen laurdeneko azken minutuetan lau puntuko abantaila lortu du Lagun Arok, baina Bilbao Basketek amaitu du abantailarekin lehen laurdena (27-26).
Bigarren laurdenean Lagun Arori gehiago kosta zaio Uxue Bilbao Basketen defentsa gainditzea, eta etxeko taldea abantaila politak lortzen hasi da. Lau puntuko aldea izan du talde bizkaitarrak bigarren laurdenaren azken txanpan (42-38), eta zazpi puntuko aldearekin iritsi da atsedenaldira (47-40).
Atsedenalditik itzulita Lagun Arok desabantaila murriztea lortu du (66-60), baina Bilbao Basket ez da lokartu, eta bere ahala erreakzionatu du. Hirugarren laurdena, etxeko taldearen aldeko 66-60eko emaitzarekin bukatu da.
Azken laurdenaren hasieran utzi du garaipena bideratuta Bilbao Basketek. Talde bizkaitarra ondo ibili da erasoan, eta defentsa sendotuta saskiratzeak zaildu dizkio Lagun Arori. Azkenean, Uxue Bilbao Basketek 19 puntuko aldearekin irabazi du partida (91-72).
Fitxa teknikoa:
91 - Uxue Bilbao Basket (27+20+19+25): Zisis (21), Vasileadis (19), Mumbrú (6), Hervelle (5) eta Hamilton (7) -hasierako bostekoa-; Raül López, Pilepic, Grimau (17), Moerman (4) Rakovic (10), Sergio Sanchez (2) eta Samb.
72 - Lagun Aro GBC (26+14+20+12): Neto, Papamakarios (11), Finley (16), Woods (19) y Doblas (17) -hasierako bostekoa-; Salgado (5), Paunic, Dani Diez, Ibekwe (2) eta Rubio (2).
Partzialak: 27-26, 47-40 (atsedenaldia); 66-60 eta 91-72 (amaiera).
Epaileak: Perez Perez, Castillo eta Martinez Fernandez.