Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa

Bilbao Basketek garaipena lortu du Txekian, Nymburken aurka

Erredakzioa

Uxuek garaipena lortu du (69-81) CEZ Arenan, partida landuan. Bilbotarrak ia partida osoan izan dira nagusi, baina bigarren erdialdean zail jarri zaie neurketa, eta azken laurdenean erabaki da.

1:17
Bilbao Basket.

Uxue Bilbao Basketek garaipen baliotsua (69-81) lortu du Txekiar Errepublikan, Eurocupen. Bizkaitarrek Nymburk hartu dute mendean. Bilbotarrak nagusi izan dira, baina neurketa zail jarri zaie bukaera aldera. Valentzia Basketek Rigari irabazi dio Fontetan, luzapenean, eta Uxuek sailkapena Bilbon baieztatu beharko du Letoniako taldearen aurka, Last 16ko azken jardunaldian.

Bilbao Basketek ondo landu du lehen laurdena eta ideiak argi zituela kantxaratu da. Bizkaitarren ausardiak etekina eman eta jokoan nagusi izan dira (15-24).

Bigarren laurdenean Uxuek oso bizi hasi du, eta Pardubiceko (Txekiar Errepublika) CEZ Arenan bildutako jarraitzaileak isildu ditu. Beltzezko gizonek 0-12ko partziala lortu dute aurreneko minutuetan. Hala ere, hasiera bikainaren ostean Bilbao Basket lokartu eginda eta txekiarrek aldea murriztu dute 11-0eko beste partzial batekin (36-54).

Atsedenaldiaren ostean Uxuek ez du Nymburken trantsizioa defendatzen jakin. Gainera, bilbotarrak lasaikerian zertxobait erori da eta txekiarrak partidan sartu dira berriro (56-65).

Azken laurdenean partida nahastu egin da eta bi taldeek ez dute batere asmatu. Saskiratzean ez du Nymburkek asmatu eta horrek neurketa bilbotarren eskuetan utzi du.

Fitxa teknikoa:

69 - CEZ Nymburk (15+21+20+13): Carter (1), Welch (6), Hruban (11), Benda (17) eta Rancik (19) -hasierako bostekoa-; Pavkovic (1), Naymick (4), Efevberha (2), Palyza (3), Nekas (5) eta Houska.

83 - Uxue Bilbao Basket (24+30+11+18): Zisis (11), Vasileadis (17), Mumbru (7), Hervelle (9) eta Hamilton (6) -hasierako bostekoal-; Raul Lopez, Pilepic (3), Grimau (7), Moerman (5) eta Rakovic (18).