Itxi

Bilbao Basket

Bilbao Arenan

Real Madrilek Uxue Bilbao Basket jipoitu du (74-94)

Erredakzioa

Bilboko taldeak porrot mingarria jaso du Endesa Ligako liderraren aurka. Katsikarisen mutilek akats argiak egin dituzte defentsan.

1:33
Felipe Reyes eta Axel Hervelle. Argazkia: EFE

Uxue Bilbao Basketek jipoia jaso du Real Madrilen aurka Bilbao Arenan. Endesa Ligako liderrak, 74-94ko emaitzarekin irabazi dio talde bizkaitarrari.

Partida hasieran 0-9ko partziala lortu du Real Madrilek, baina Bilbao Basketen erantzuna azkarra izan da, 10-0 partziala lortuta (10-9). Ondoren, Real Madrilek berriro nagusi izatea lortu du (10-16), eta azkenean Madrileko taldearen aldeko 16-20ko emaitzarekin bukatu da lehen laurdena.

Bigarren laurdenari gaizki ekin dio Uxue Bilbao Basketek. Real Madrili erraztasunak eman dizkio talde bizkaitarrak, eta Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak hamaika puntuko aldea lortu du (20-31). Partida maldan gora jarri zaio etxeko taldeari, baina garaiz suspertu da Bilbao Basket, eta desabantaila pixka bat murriztea lortu du. Horrenbestez, zortzi puntuko aldearekin iritsi da Real Madril atsedenaldira (35-43).

Atsedenalditik itzulita, partida erabakita utzi du Real Madrilek. Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak ongi ekin dio laurdenari, eta Bilbao Basket erabat menderatu du. Pixkanaka, abantaialk handitzea lortu du Real Madrilek, eta hamabost puntuko aldea lortu du hirugarren laurdenaren amaieran (54-69).

Azken laurdenean erakustaldia eman du Endesa Ligako liderrak. Bilbao Basket ezinean ibili da partida guztian bezala, eta jipoi galanta eman dio Madrileko taldeak. Azkenean, 74-94ko emaitzarekin bukatu da partida.

Fitxa teknikoa:

74 - Uxue Bilbao Basket (16+19+19+20): Zisis (8), Vasileadis (6), Mumbru (5), Hervelle (21) eta Hamilton (15) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (5), Pilepic (4), Grimau (4), Moerman (2) eta Rakovic (4).

94 - Real Madril (20+23+26+25): Draper (3), Llull (21), Suárez (8), Hettsheimeir (8) eta Begic (8) -hasierako bostekoa-; Rodriguez (13), Carroll (), Mirotic (17), Reyes (12) eta Slaughter (4).

Partzialak: 16-20, 35-43 (atsedenaldia); 54-69 eta 74-94 (amaiera).

Epaileak: Bulto, Perea eta Perez Niz.