Itxi

Bilbao Basket

Arazoak defentsan

Katsikarisek 'jarrera aldaketa sakona' eskatu die jokalariei

Erredakzioa

Bilbao Basketeko prestatzaileak nabarmendu duenez 'hutsetik hasi behar dugu, eta jarrera erabat aldatu'.

  • Fotis Katsikaris. Argazkia: EFE

    Fotis Katsikaris. Argazkia: EFE

Fotis Katsikaris Uxue Bilbao Basket taldeko entrenatzaileak “jarrera aldaketa sakona” eskatu die jokalariei Rigan porrot gogorra jaso ondoren. Bilboko taldeak Herbalife Kanaria Handiaren aurka jokatuko du larunbatean, eta defentsan asko hobetu beharko du.

“Hutsetik hasi behar dugu, eta jarrera aldatu. Defentsan adorea erakusteko unea da, eta taldeak suspertzea espero dut. Ez dago beste analisirik”, esan du greziarrak.

Bilbao Basketeko entrenatzailearen ustez larunbateko neurketa “nortasuna eta izaera berreskuratzeko partida” izango da. “Une honetan alde taktikoak ez dira garrantzitsuenak. Erasoan ez dugu arazorik, defentsa da arazoa. Adorea berreskuratzen badugu, taktikoki arazoak konponduko ditugu. Hala ere, defentsan dinamika aldatzeko gauzak prestatu ditugu”, adierazi du Katsikarisek.