Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Uxue Bilbao Basketek luzapenean kolpe latza hartu du Valentzian

Erredakzioa

Bilboko taldeak oso gaizki hasi du neurketa eta Valentziak markagailuan alde egin du. Uxue suspertu da eta norgehiagoka luzapenera bidali du, baina ez da nahikoa izan.

  • Hervelle borrokan, Valentzian. Argazkia: EFE

    Hervelle borrokan, Valentzian. Argazkia: EFE

Uxue Bilbao Basketek galdu egin du Valentzian (113-111). Bilbotarrek partida guztia atzetik markagailuan eman dute, baina berdinketa neurketaren hondarrean lortu eta norgehiagoka luzapenera bidali dute. Luzapenean Zizisek jaurtiketa libre erabakigarria huts egin eta garaipena valentziarren eskuetan utzi du.

Bizkaiko taldea ez da batere ondo kantxaratu eta aurreneko minutuetan garesti ordaindu du; izan ere, Valentziak markagailuan alde egin du. Katsikarisek hasiera kaskarra konpontzea lortu du eta beltzezko gizonak suspertu dira.

Lehen laurdeneko hondamendiaren ostean, bilbotarrek hobera egin dute bigarrenean eta defentsan gehiago sakatu dute. Horrela, pixkanaka-pixkanaka bizkaitarrak markagailuan hurbildu dira eta aurreneko zatia lau puntu azpitik bukatu dute (50-46).

Atsedenaldiaren ostean erabaki txarrek eta jaurtiketa libreetan azaldutako portzentaje eskasek Bilboko taldearen edozein saiakera zapuztu dute. Fotis Katsikarisen jokalariak markagailuan hurbildu dira berriz laurdenaren amaieran (79-71).

Azken laurdenean Bilbao Basketek opariak egiten jarraitu du eta markagailuari buelta ematea ezinezkoa izango zela ematen zuen, baina bizkaitarrek erakustaldia eman dute azken minutuetan eta Vasileiadisek neurketa luzapenera bidali du hiruko batekin.

Luzapenean parekotasuna nagusi izan da, baina detaile txikiek eta epaileen erabakiren batek norgehiagoka erabaki dute. Zizisek jaurtiketa libre erabakigarrian ez du asmatu eta garaipena Valentziaren eskuetan utzi du.

Fitxa teknikoa:

113.- Valentzia Basket (31+19+29+22+12): San Miguel (7), Martinez (13), Kelati (17), Doellman (16), Dubljevic (32) -hasierako bostekoa- Markovic (6), Lishchuk (2), Pietrus (4) eta Gelabale (16).

111.-Bilbao Basket (21+25+25+30+10): Zisis (11), Vasileadis (27), Mumbru (14), Hervelle (7), Hamilton (24) -hasierako bostekoa- Rakovic (7) , Moerman (5), Lopez (8) eta Grimau.(8)